INGENIA Emozioen hezkuntza eta sormena 2016
Manuel Calvo Fundazioak (MCF) eta Trocóniz Santacoloma Fundazioak (TSF) gazteei begirako hezkuntzarekin konpromiso soziala dute. Hori dela kausa, Ingenia egitasmoa abian jarri dute. Gizarte-hezkuntzazko egitasmo horrek apustu egiten du hezkuntza-komunitatean gaitasun sozioemozionalen eta sormenaren alde. 2013. urtean abian hasi zen egitasmo honek hezkuntzako eskolaz kanpoko eremuetan esku-hartze batzuk egin zituen. Sei urtetik hamabira bitarteko haurrek parte hartu zuten haietan, gurasoek ere haiekin batera jardun zutelarik. Hala ere, egitasmoa hazi eta eboluzionatuz joan da eta 2016-2017 ikasturtean hezkuntza-komunitate osoarengana ere, irakasleengana, alegia, heldu egin da. Izan ere, Ingenia egitasmoa Portugaleteko Ruperto Medina ikastetxean abian jarriko dute parte-hartzaileak hauexek direlarik: Lehen Hezkuntzako Laugarren Mailako haur-talde bat, guraso-talde bat eta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako Laugarren Mailan diharduen irakasle-talde bat. Alta, berrikuntzaren aldeko hezkuntza-apustu horrek aurrera jarraitu nahi duenez Portugaleteko hezkuntza zentro guztiek parte hartzea lortu nahi du. Ekimen honi 2014. urtetik hona La Caixako Gizarte Ekintzapide arloak sostengua eman dio eta edizio berri honetan, gainera, Eusko Jaurlaritzako Bonos Elkarrekin Programaren laguntzaz garatuko da, zeren eta aipaturiko egitasmoak bizikidetza-kulturaz gain herritarrekiko topaketa ere sustatzea helburu baitu.. [informazio gehiago]
ABIA MUNDURA 2016
Edizio berri honetan, entitate sustatzaileek gogoeta egin ondoren boluntariotza eta ekintza solidarioa gazteen artean sustatzen jarraitzeko hautua egin dute, berrikuntzak hauexek direlarik:
- Proiektua Europan ere kokatzea europar gazteak ere inplikatu nahian.
- Gazte-talde bat, erreferentziakoa, entitate sustatzaileekin batera proiektua aldi desberdin hauexetan garatzekoa: diseinuan, gauzatzean eta burutzapenean.
- Europako gazteekiko hartu-emana bultzatzea, gaur egun, arazotsua den egoera baten inguruan.
Proposamen berria esparru orokor batean garatzeko bi aldi izango ditugu eta helburuak ondoko hauek dira:
- Europako kultura aniztasuna hobeto ulertzea bultzatzea baita balio komunak ere. Era berean, giza-eskubideen aldeko errespetua sustatzea.
- Emakume eta gizonen aukera-berdintasunaren aldeko errespetua sustatzea.
- Elkarrizketa eta iritzi-aniztasuna garatzea.
- Gazteak ekintzaileak izateko gaitasuna sustatzea, haiek gizartean aktiboki sar daitezen. [informazio gehiago]