ADINEKOENTZAKO IRAKURKETA PARTEKATUA
Adinekoentzako Irakurketa Partekatuaren Proiektu Intergenerazionala adinekoen zahartze aktiboa sustatzeko sortu da. Proiektu honen helburua da irakurketan laguntza behar duten pertsona nagusiei –dimentsio kognitibo edo ikusmenaren narriadura dutenak, irakurtzeko gaitasun urria dutenak edo adinarekin eta haien egoera pertsonal edo sozialarekin lotutako arrazoiengatik bakarrik sentitzen direnak– laguntza ematea. Horretarako, elkarrizketa, iruzkina, konpainia eta gizartean parte hartzea sustatzen dira.
Proiektu hau oinarritzen da irakurketa-trebetasunak eta dinamizazio-gaitasunak garatzeko gazte eta heldu boluntarioen talde bat sortzean eta prestatzean. Boluntario horiek adinekoei laguntzen diete irakurketa partekatuaren bidez, hau da, talde-irakurketak eta ahozko irakurketak eginez.

ALIANTZAK: Proiektu hau Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean garatzen da eta Portugaleteko Udalaren babesarekin kontatzen du. Portu-Radio irrati-katea boluntarioen irakurketa prestakuntzan parte hartzen du.


