KONEKTA ODS
Manuel Calvo Fundazioak ibilbide garrantzitsua egin du Portugaleteko elkarte-sarea eta boluntariotza laguntzen eta dinamizatzen. “La Batidora” 2016an martxan jarritako lan- eta ikaskuntza-esperientzia izan zen, eta Portugaleteko gizarte-erakundeei berrikuntza, komunikazioa eta esku-hartze zuzeneko estrategiak bezalako gaitasunetan ezagutza berriak eskuratzeko aukera eman zien. Helburua eragin positiboak sortzea eta udalerrian lan egiten duten gizarte-taldeekin eguneroko jarduera hobetzea izan zen.
Parte-hartzean, kontrastean eta elkarrizketan oinarritutako lan-esperientzia horiei esker, Manuel Calvo Fundazioak azterketa zehatza egin ahal izan du, gizarte-erakundeek azken urteotan arrastaka daramatzaten egiturazko eta premiazko arazoak identifikatzeko. Era berean, etorkizuneko aukerak eta erakundeen indarguneak ere aztertu ahal izan dira.

ALIANTZAK: Portugaleteko Udalaren Parte-hartze eta Berrikuntza Sozialeko Arloaren, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Lehendakaritzaren (2030 Agendako Bonuak) babesarekin kontatzen du.

